LEGEZKO ABISUAK

 

Editorea

EZKEXA

Enpresa mintegia

561 Errobi-Alzuieta Aktibitate Gunea

64250 Itsasu

 

Sorkuntza grafikoa

EZKEXA

 

Aterpetzailea

OVH

 

 

Jabego intelektuala / egile eskubideen errespetatzea

 Webgune osoa frantses legearen eta nazioarteko legearen menekoa da, egile eskubideen errespetatzeari eta jabego intelektualari doakienez. Gure webgunean sartzeak webgunea molde pribatuan eta ez esklusiboan baliatzeko eskubidea ematen dizu. Webgunean argitaratutako osagai guziak, batez ere testuak, argazkiak, infografiak, logoak, markak, jabego intelektualaren kodeari jarraikiz, obrak dira. Ondorioz, haien egileen edo eskubidedunen baimenik gabe egin daitekeen irudikapen edo kopia oro legez kontrakoa da.

 

Bizi pribatuaren errespetua

EZKEXA bizi pribatuaren errespetuaz arranguratzen da eta zure datu pertsonalen gerizatzera engaiatzen da. 1978ko urtarrilaren 6ko “Informatika eta Askatasunak (Informatique et Libertés)” 78-17 legearen 34. artikuluari jarraikiz, zuri buruzko datu pertsonalen egiaztatzeko, zuzentzeko, eguneratzeko edo ezabatzea galdegiteko ahala baduzu, edozein mementotan, ondoko helbidera idatziz: kontak@ezkexa.com

Edo postaren bidez : EZKEXA – Enpresa mintegia – 561 Errobi-Alzuieta Aktibitate Gunea – 64250 Itsasu

Abisu honen xedea zure bizi pribatua babestea da, beraz milesker zure gogoen edo oharren helarazteagatik, behar baldin bada. EZKEXA engaiatzen da zuri buruzko datu pertsonalak beste enpresa batzuei ez saltzera edo helaraztera, salbu legeak behartu kasuetan.

 

Ardura

EZKEXAren webgunean proposatu bertze webguneetarako loturak bertze sozietate edo pertsona batzuek sortuak dira. Bertze sozietate edo pertsona horiek ez dira EZKEXAren manupean. EZKEXAK ezin du webgune horien edukiari buruz eta erabiltzaileek hartaz egin dezaketen erabilerari buruz erantzukizunik bere gain hartu.

EZKEXAren webgunera buruz doan edozein lotura sinple edo/eta sakon edo “framing” gisako lotura oro zorrozki debekatua da. Ondorioz, EZKEXAren webgunean dagoen osagairik ez da, ez zatika, ez osoki, hedatzen ahal, transferitzen ahal edo bertze webgune batean sartzen ahal, ez eta produktu deribatuen sortzeko baliatzen ahal.