EzKexa

Nor gira?

x x x

2 sortzaile, 2 ikuspegi eta nortasun beteriko unibertso ez-ohiko bat. Hori da EZKEXAren abiapundua.

Diseinua, Kontzepzioa – Frantxoa Usandisaga : Gereziondo baten pean hazi den grafista horren afitxek eta obrek  bertako elkarteen paretak aipaintzen dituzte aspalditik. Gaur egun, bere sorkuntzak bertze modu herrikoi baten bidez hedatzen ditu garapen berri baten bila. Estiloa, ironia eta EZKEXA diseinu bakotxak bere aztarna eramaten du.

Bezeroekiko harremanak, Kudeaketa – Jon Paterne : Gure lurraldeak ez du sekreturik Saratar horrentzat. Hainbat urteko esperientzia baten lagundurik logistika arloan, Jon EZKEXAren ikusmoldea lau haizetarat zabaltzeaz arduratzen da. Xehetasunak eskuratzeko, EZKEXA jantziak zure dendan proposatu nahi izanez gero : harremanetan sartu berarekin.

EZKEXAren egoitza Sarako plazan kokatua da, ekoizpen prozesua ahal bezain bat bertakoa izanki.

x x x